Blog honetan haurren aisialdia eta hezkuntza tratatzen dira.
Aisialdiari dagokionez haurrek denbora librean burutzen dituzten ekintzek zer duten hezigarritzat,...
Hezkuntzari dagokionez
Paulo Freirek hezkuntzari buruz duen iritzia eta Alexander Neill-ek sortutako "Summerhill" eskola sakontzen dira

2010-11-11

Gizarte eta Kultur Animazioa haurtzaroan eta aisialdiaren pedagogia

Haurtzaroko GKAk, GKAk defendatzen printzipioak mantentzen ditu gehienetan. Interbentzioko programetan, ekintza eta metodologietan aurkituko ditugu prozesu espezifiko bereizgarriak, zuzendutako taldearen karakteristika eta beharrizanen eta aisialdiko pedagogiarekin duen erlazioaren fruitu.
Aisialdiko pedagogia aisialdirako hezkuntza ekintzez arduratzen da, zuzenki aisialdiaz arduratuta dagoelarik.
Aisialdiaren pedagogia beste hezkuntza ekintza batzuetaz ere arduratzen da, zeintzutan helburua gizakia formatzea den aisialdia modu positiboagoan bizitzeko.
Ludotekek hauren hezkuntza integrala nahi dute aisialdian disfrutatzearen bitartez, baina eskolek ikasleak preparatu behar dituzte aisialdia sormenezkoa eta asegarria izan dadin.
Denbora libreko markuan eta denbora libretik kanpokoan, bietan interbentzioko helburua aisialdirako hezkuntza da. Ondoriozta dezakegu aisialdiko pedagogiaren objektua aisialdiaren bitarteko hezkuntza dela.
Logikoa da haurtzaroko GKA aisialdiko pedagogiaren esparru espezifiko bezala identifikatzea, beste aisialdiko hezkuntza interbentzio batzuekin batera.
Beharrezkoa da haurtzaroko GKAren zentzu jolasgarriari arreta eskaintzea, hau da, jolasarekin duen harreman estu eta zuzenari.
Haurtzaroko aisialdian jolasa ekintza funtsezkoa da eta izan egin behar da, eta beraz, haurtzaroko GKAren ekintzen propioen erdigunea.
Jolasa instrumentu bat izan daiteke haurren aisialdian, baiina batez ere helburu bat da.
Haurtzaroko animazioa ez da baliatzen jokuaz beste helburu instruktibo edo formatibo batzuk lantzeko, garapen pertsonala eta taldekoa posible duen baldintzetan jolastea du lehen helburutzat.

No hay comentarios: