Blog honetan haurren aisialdia eta hezkuntza tratatzen dira.
Aisialdiari dagokionez haurrek denbora librean burutzen dituzten ekintzek zer duten hezigarritzat,...
Hezkuntzari dagokionez
Paulo Freirek hezkuntzari buruz duen iritzia eta Alexander Neill-ek sortutako "Summerhill" eskola sakontzen dira

2010-11-18

Summerhill, Alexander Neill 3

Summerhill, Alexander Neill 2

Sumerhill, Alexander Neill 1

SUMMERHILL - Alexander Neill

     Alexander Neill Summerhill eskolaren sortzailea da, 1921.urtean sortu zen eskola hau. Bi influentzia garrantzitsu izan zituen eskolaren antolamendurako elementuak eta bere praktika pedagogikoaren arrazoi eta justifikazio psikologikoa ematean.
     Bere hezkuntzaren helburuak autorregulazioa, askatasuna eta zoriontasuna ziren. Haurrak askatasuna lortzean errealismoa ere eskuratzen du. Haur aske batek duen izaera sortzaileak ez erlijiorik behar. Honek zapalkuntza burutzen baitu.
     Haurrek askatasuna behar dute heztean, beraiek erabaki behar dute zer egin nahi duten (besteei kalte egin gabe, besteena errespetatuz). Haurra berez ona da, kanpoko eraginek egiten diote txar.
     Beldurrak eta hipokresiak desagertu egin behar dira, maitasuna, autonomia eta askatasunarengandik ordezkatu.
     Summerhilleko pedagogia antiautoritarioa da, irakasle eta ikasleak maila berean daude, irakaslea ez da kontsideratzen ikaslea baino hobea.
     Hezkuntza filosofian oinarritzen da, helburua zoriontasuna delarik.
     Summerhill helburu esperimentalarekin sortu zen, umeen beharrizanen arabera egiteko sortua da.
     Eskolan asanbladak sortzen dira, bertan erabakitzen da guztia, guztiek dute botoa. Zigorrak ere bertan erabakitzen dira nahiz eta Neill ez egon zigorren alde.
     Eskola mistoa da. 35 mutil eta 35 neskaz sortu zen. Askatasuna dute, klasera joateko askatasuna (haurrak nahikoa jolasten dutenean egongo dira ikasteko prest.
     Eskolan garapen pertsonala gehiago lantzen da garapen intelektuala baino, garapen pertsonala garrantzitsuagoa baita.