Blog honetan haurren aisialdia eta hezkuntza tratatzen dira.
Aisialdiari dagokionez haurrek denbora librean burutzen dituzten ekintzek zer duten hezigarritzat,...
Hezkuntzari dagokionez
Paulo Freirek hezkuntzari buruz duen iritzia eta Alexander Neill-ek sortutako "Summerhill" eskola sakontzen dira

2010-11-11

GKA haurtzaroan eta aisialdiko industria

Gizarte eta Kultur animazioa, merkatu hedapenaren agerraldiaz desbordatuta ikusi da. Aisialdiko industria deritzaien beste haurren aisialdiko ekintza batzuk dira.
Aisialdiko industria, aisialdiaren eta gizarte kontsumoaren erlaziotik sortzen da. Aisialdiko hainbat ekintzetan ikusten dira irabazia sortzen duten objektuak (negozio bat azken finean), telebista, zinema eta espektakuluak, turismoa, jostailuen industria,... aisialdiko produktu bezala bihurtu dira.
Haurren GKAko markua aisialdiko kontsumizmoaren aurka dago. GKAk defendatzen dituen aisialdiko baloreak aztertuta, bidezkoa da aisialdiko kontsumismoak ez duela zentzurik pentsatzea. Aisialdiko kontsumoak homogenizazioa eta pertsonen alienazioa bultzatzen du. GKAk defendatzen dituen askatasun, autonomia, eta garapen pertsonal baloreen aurka doa.
Haurtzaroko Gizarte eta Kultur Animazioak ezin du eta ez du aisialdiko industriaren indarra alboratu behar. Errealitatetik aldentzen egongo litzateke: denbora librea kontsumoko denbora bezala ere existitzen da.
Aisialdiko industriaren ekintzen bolumenak eskaera gehiagorantz doala baieztatzen du. Haur animazioak, aisialdiko hezkuntza ekintza bezala, bere tokia du haurren denbora librean, baina izan dezaketena baino askoz ere txikiagoa da.
Aisialdiko industriak ez dira beti hezkuntzakoak izaten. Aisialdiko industrikoak produktu baten kontsumoari ematen diote garrantzia, irabaziak ateratzeari. Baina honek ez du esan nahi ez dituenik haurrak hezten. Aisialdiko industrian gehienbat erakunde komertzial pribatuak aritzen dira, GKAn gehienetan entitate boluntario eta elkarte publikoak izaten direlarik.
Gero eta gehiago dira etxean geratzen diren bideojokora jokatzen, interneten nabegatzen etab. Edo bestela, talde txikietan batzen dira honetarako, sedentarismoa, desmotibazioa, eta kanporantzko blokeo sortuz eta beraien mobilitatea, sormena, gizarte trebetasuna eta beste ekintza batzuenganako interesa galduz.
Haurren jolasaldiak etorkizuneko garapenean influentzia izaten du, bideojokoarekin, internetekin,... asko ibiltzen direnak, kalean ibiltzen direnak baino itxiagoak eta bakartiagoak izaten dira.
Egin diren ikerketa batzuen arabera, eskolaz kanpoko gehiegizko ekintzek eta bideojokoen gehiegizko erabilpenak haurrentzat hezigarrienetakoa den ekintza mehatxatzen du: berezko jolasa, haurrek honen bidez beraien irudimena eta sormena sortzen dutelarik.
Honen arrazoietako bat, bizi garen gizarte presatia eta dugun agenda gainkargatua da, bai guraso eta bai haurrena, gurasoek eta seme-alabek ekintzak burutzeko dituzten denbora murriztu egin da. Gurasoek oso denbora gutxi dute beraien seme-alabentzat, hau haurrak eskolatik etxera bakarrik joaten eta gutxi gora behera “bizitza aurkitu behar” duten punturarte heldu da.

No hay comentarios: