Blog honetan haurren aisialdia eta hezkuntza tratatzen dira.
Aisialdiari dagokionez haurrek denbora librean burutzen dituzten ekintzek zer duten hezigarritzat,...
Hezkuntzari dagokionez
Paulo Freirek hezkuntzari buruz duen iritzia eta Alexander Neill-ek sortutako "Summerhill" eskola sakontzen dira

2010-11-11

Haurtzaroko GKAko errekurtso eta ekintzak

Gizarte eta Kultur Animazioa gero eta elementu gehiago ezartzen joan da haurren aisialdiko hezkuntzarako. Gero eta enpresa iniziatiba gehiago daude haurren aisialdirako hezkuntza ekintzak eskaintzen dituztenak.
Gizarte transformazioak eta azken urteetan experimentatutako estruktura familiarrak, aisialdiko hezkuntzak betebeharrak aintzat hartzea eragin du, lehenago familiak eskaintzen zituenak.
Haurtzaroko GKAren hainbat ekintzak eta errekurtsok, haurrei eskainitako hezkuntza ez-formalekoekin egiten dute bat: eskolaz kanpoko ekintzak, ezaugarri kulturaleko ekintza eta errekurtsoak,...
Hona hemen haurtzaroko GKAn tradizio handia duten eta adierazgarriak diren errekurtso eta ekintzak:
·Aisialdiko hezkuntzan egonkorrak diren ekintza eta errekurtsoak:
Hemen instituzioak, mugimenduak, eta elkarteak sartzen dira, aisialdiko hezkuntza dutenak helburu bezala. Helburua haurrek formakuntza integrala lortzea da aisialdian eta eskaintzen dituzten ekintza anitzak etekinik irabazteko asmo gabe. Genelarean beraien hezkuntza proposamenaren karakteristikak:
- Haurrengandik irtetzen den hezkuntza
- Jolasen eta eguneroko bizitzaren hezkuntza balorearen enfasia
- Taldeko bizitzaren fenomenoa, parte-hartze eta inplikazio pertsonala
- Hezitzaileen presentzia eta interbentzioa

Aipatutako elkarte edo instituzioez gain, ludotekak ere aipatu beharrekoak dira, urtean zehar hainbat ekintza eskaintzen baitituzte nodu jarraituan. Ludoteken aipamen espezifikoa egin behar da, aisialdiaz jokuari izugarrizko garrantzia ematen diotelako.
Ludotekak haur jokoentzako toki aproposa dira, hezitzaileek jokuan oinarritutako hezkuntza proiektuak erabiltzen dituzte interbentzio metodo bezala. Eskaintzen dituzten ekintzak egunerokoak eta bereziak izan daitezke.
·Oporretako hezkuntza ekintzak:
Talde honetako ekintzak eskolako oporretan burutzen direman izaten dira: koloniak, kanpamentuak,... aisialdiko ekintza famatuenetarikoak zihuraski.
Hauen garapenean zehar, kanpamentuetan, udako kolonietan,... hainbat ekintza burutzen dira: abenturazkoak, tailer ezberdinak,...

Haurrak ez dura mugitu behar ekintza guztietarako, hiriko koloniak eta udako gelak, adibidez, haurra bizi den hirian bertan egoten dira.

·Ingurugiro hezkuntzako ekintzak eta ekipamenduak:
Haurraren eta ingurunearen arteko kontaktu zuzenean nabarmentzen da. Ingurunearentzat mesedegarri diren hainbat hezkuntza ekimen egin ditu posible haurraren eta ingirunearen arteko kontaktua indartuz.helburua haurra ingurunearen alde heztea da.
Ingurune hezkuntzaren ahalbideak eskolakoarenak baino haratago doaz.
Ingurugiro hezkuntzarako Gizarte eta Kultur Animazioan beste interbentzio leku bat aurki dezaketen ekipamendu eta instalazio batzuk:
- Eskola-baserriak: hezkuntza zentruak dira, publiko edo pribatuak. Helburua haurrak baserri inguruarekin eta errekurtso aturalekin kontaktuan jartzea da.
- Izadiko eskolak: helburua ingurune naturalean burutzen diren ekintzen bitartez ingurune konkretu batera hurbilketa posible egitea da.
- Interpretazioa inguruko zentruak: bizitariei ekintza informatiboak eskaintzen dizkiete.
- Hiriko ikasketa zentruak: berehalako ingurunearen ezagutzazko eta ikerketazko ekintzak burutzen dituzte.
- Inguruneko hezkuntzako ibilbideak: helkburua ingurunearen aspektu ezberdinak ezagutzea da.

No hay comentarios: