Blog honetan haurren aisialdia eta hezkuntza tratatzen dira.
Aisialdiari dagokionez haurrek denbora librean burutzen dituzten ekintzek zer duten hezigarritzat,...
Hezkuntzari dagokionez
Paulo Freirek hezkuntzari buruz duen iritzia eta Alexander Neill-ek sortutako "Summerhill" eskola sakontzen dira

2010-10-11

Hezkuntza, aisialdia eta GKA haurtzaroan

Hezkuntza eta denbora librea kontzeptu zabal eta polisimekoak dira beraien artean
hainbat erlazio egiteko.
Haurrek denbora librean burutzen dituzten ekintzek zer duten hezigarritzat azter dezakegu, adibidez telebista ikusi, bideojokoan jokatu... baita eskolatik kanpo instituzioek aisialdirako eskaintzen dituzten hezkuntza ekintzak ere.
Biek dute amankomunean aisialdian burutzen direla eta hezkuntzan eragina dutela, lehenengoak zeharka eta bigarrenak zuzenki.
Ekintza mota hauetara erreferentzia egiten dugunean, aisialdiko hezkuntzaz ari garela hitz egiten esan genezake, kontzeptuen sentzu hertsian oinarrituta aisialdian burutzen baitira. Baina haurtzaroko Gizarte eta Kultur Animazioaz ulertzen dugunaren parte al diren galderari erantzutean ezetz esan beharko genuke, azken honetaz hitz egiten dugunean, lehenago aipatutako aisialdiko hezkuntza kontzeptu desberdinaz ari baikara.
Haurtzaroko GKA aisialdian burutzen diren beste hezkuntza ekintza batzuetatik bereizteko, kontzeptu batzuk zehaztea komeni da.
Aisialdia hezkuntza ekintza oso ezberdinak egin daitezkeen denbora erreferentzia da. Askatasun sentzu handiarekin ondo pasatzea ekintza bat burutzean. Aisialdiaren funtsezkotasuna ez dago ekintzetan oinarrituta, ekintza burutzen ari denean gizakiak duen jarreran baizik
Haurtzaroko GKAko hezkuntza praktikei eta haurtzaroko aisialdiko ekintza ere dei dakieke.

No hay comentarios: