Blog honetan haurren aisialdia eta hezkuntza tratatzen dira.
Aisialdiari dagokionez haurrek denbora librean burutzen dituzten ekintzek zer duten hezigarritzat,...
Hezkuntzari dagokionez
Paulo Freirek hezkuntzari buruz duen iritzia eta Alexander Neill-ek sortutako "Summerhill" eskola sakontzen dira

2010-12-04

Gizarte Hezitzailea Informazioaren gizartean

"El Educador Social en la Sociedad de la Información". Alejandro Martínez González.

Gaur egun, munduko zati txiki bat, Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) gizartean sartuta gaude, IKT testuinguru sozial, politiko eta ekonomiko baten fruitu da, eta bazterketa soziala eragiten du hemen murgiltzen ez direnentzat (mundu erdi baino gehiagorentzat).

IKT-k indibidualismora bultzatu beharrean sozializazioa bultzatu beharko luke, ezagutza eta gizarte errentagarritasuna, baina beste gizarte eredu batez hitz egingo genuke.

Hezkuntza esparruan hainbat pedagogo eta hezitzailek Informazioko Gizarte deituriko irakaste/irakaste forma berri bat seinalatzen dute. Honetarako, beharrezkoa da erronka berriak geureganatzea. Baina ez eskola esparruan bakarrik, esparru ez-formalean ere bai.

Gizarte hezitzaile bezala IKT-en erabilpen egokia egiten ikasi eta irakatsi behar da, hauek egoki erabiliz onuragarriak baitira. Honetaz gain, gizarte maila ezberdin guztietara zabaltzea beharrezkoa da hainbat herrialde ez daitezen albo batera geratu.

No hay comentarios: