Blog honetan haurren aisialdia eta hezkuntza tratatzen dira.
Aisialdiari dagokionez haurrek denbora librean burutzen dituzten ekintzek zer duten hezigarritzat,...
Hezkuntzari dagokionez
Paulo Freirek hezkuntzari buruz duen iritzia eta Alexander Neill-ek sortutako "Summerhill" eskola sakontzen dira

2010-12-04

Kalitatezko hezkuntza denontzat - Ramon Flecha

-

Nolako eskolak ematen ditu nota onenak? Espainiako Hezkuntza sistemaren porrotei hautsak astindu eta begiratua luzatu du mundura, puntakoak diren eskoletara: “Hartu funtzionatzen duten ereduak eta kopiatu, ez dago beste formularik”.

Gizarte Hezitzailea Informazioaren gizartean

"El Educador Social en la Sociedad de la Información". Alejandro Martínez González.

Gaur egun, munduko zati txiki bat, Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) gizartean sartuta gaude, IKT testuinguru sozial, politiko eta ekonomiko baten fruitu da, eta bazterketa soziala eragiten du hemen murgiltzen ez direnentzat (mundu erdi baino gehiagorentzat).

IKT-k indibidualismora bultzatu beharrean sozializazioa bultzatu beharko luke, ezagutza eta gizarte errentagarritasuna, baina beste gizarte eredu batez hitz egingo genuke.

Hezkuntza esparruan hainbat pedagogo eta hezitzailek Informazioko Gizarte deituriko irakaste/irakaste forma berri bat seinalatzen dute. Honetarako, beharrezkoa da erronka berriak geureganatzea. Baina ez eskola esparruan bakarrik, esparru ez-formalean ere bai.

Gizarte hezitzaile bezala IKT-en erabilpen egokia egiten ikasi eta irakatsi behar da, hauek egoki erabiliz onuragarriak baitira. Honetaz gain, gizarte maila ezberdin guztietara zabaltzea beharrezkoa da hainbat herrialde ez daitezen albo batera geratu.

Ikasten

GKA hezkuntza esparruan

 Modalitatea:
hezkuntza 
 Funtzioak:
Motibazioaren garapena bein betiko formakuntzarako. errekurtso pertsonalen dinamizazioa. aisialdiko hezkuntza
 Metodologiak
pertsonetan zentratua
 Espazioak:
unibertsitateak, ikasketa zentruak (eskolaz kanpoko ekintzak eta konplementarioak) aisialdiko ekipamendurako zentruak

Paulo Freire

“Es necesario desarrollar una pedagogía de la pregunta. Los profesores contestan a preguntas que los alumnos no han hecho”

Paulo Freire

“Sólo educadores autoritarios niegan la solidaridad entre el acto de educar y el acto de ser educado por los educandos”

2010-12-02

Paulo Freire eta Hezkuntza Bankarioa

"Hezkuntza bankarioa" deritzon hezkuntza sisteman irakasleak edo hezitzaileak jakintsuak dira eta ikasleak ez-jakinak. Hezitzaileak informazio pila botatzen die ikasleei eta hauek artxibatu egiten dute, pasibo mostratuz. Freirek hau kritikatu egiten du ikastea ez delako ezagutzak transferitzea, ezagutza jakin eta sortzea/eraikitzea baizik.
freire "hezkuntza liberal, kritiko eta askatzailearen" alde dago.